18Apirila2024

011.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen ustiaketa esleitzeko lehiaketa zabalik

Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen ustiaketa esleitzeko lehiaketa zabalik

20240301 Iturrigoxo

Interesdunek gaurtik martxoaren 22ra arteko epea dute eskabideak aurkezteko.

Otsaileko ohiko osoko bilkuran Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea ustiatzeko espedientea eta horren baldintza tekniko eta administratiboen agiriak onartu ziren. Era berean, lehiaketa prozesuari hasiera ematea ere erabaki zen. Alderdi guztiek aho batez onartu zituzten esleipenaren baldintzak jasotzen dituzten dokumentuak.

Aurkezteko epea: martxoaren 1etik 22ra
Iturrigoxo taberna-jatetxearen esleipen prozesuan parte hartzeko interesa dutenek 2024ko martxoaren 22ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak. Eskabidea telematikoki aurkeztu nahi dutenek euskadi.eus-eko kontratazio plataformaren bidez egiteko aukera dute. Beste aukera proposamena presentzialki Villabonako Udaletxeko herritarren arreta zerbitzuko bulegoan (behe solairuan) aurkeztea izango da.

Esleipen prozesua bi zatitan gauzatuko da
Amasako taberna-jatetxearen esleipen prozesuak bi zati izango ditu; Lehenengoan dokumentazio administratiboa aurkeztu beharko da eta Udal Kontratazio Mahaiak aukeratuko ditu hurrengo fasera igaroko diren hautagaiak. Bigarren fasean, aldiz, hautagaiek eskaintzak aurkeztu beharko dituzte.

Hilean 50 euroko kanona, gutxienez
Lizitatzaileek hileroko ekarpen ekonomikoa egin beharko diote Udalari kanon kontzeptuan eta gutxienez 50 eurokoa izan beharko du (41,32 euro + BEZ). Hautagaiek, kopuru hori igotzeko aukera izango dute aurkeztu beharreko eskaintzetan.

Kontratuak 5 urteko iraupena, 10 urtera arte luzatzeko aukerarekin
Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea ustiatzeko kontratuak 5 urteko iraupena izango du, eta aldeek horrela adostuz gero, urtez urte luzatzeko aukera egongo da. Nolanahi ere, kontratuak, luzapen guztiak barne, 10 urteko iraupena izango du gehienez ere.

Deskargatu pleguak

Kontratazio plataforma

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen ustiaketa esleitzeko lehiaketa zabalik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.