18Apirila2024

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Merkataritzan Ados! Mahai ireki eta parte-hartzailea jarriko du martxan Udalak

Merkataritzan Ados! Mahai ireki eta parte-hartzailea jarriko du martxan Udalak

20240318MerkataritzanAdos

Herriko merkataritza sustatzen jarraitzeko konpromisoari eutsiz, Merkataritzan Ados! mahai parte-hartzailea sortzeko urratsa eman du Udalak, Oria Merkatarien Elkartearekin adostasunez. Mahai edo foro berri honek izango duen erronka nagusia, herriko merkataritza sustatzeko Udal-politika definitzea izango da, horretarako 2022. urteko Villabonako Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia-n definitutako ekintza-plana garatuz.

Udal honentzat komunitatearen parte-hartze aktiboa funtsezkoa denez, lan-mahai berri honek ere izaera publikoa, irekia eta parte-hartzailea izango du. Beraz, mahai honetako protagonista nagusiak udal ordezkariak eta herriko merkatariak izango badira ere, ideiak, iradokizunak eta proposamenak izan ditzaketen herritar (edo bezero) guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Herriko merkataritza sustatzeko 85.000 euroko aurrekontua, 2024an
Herriko merkataritza sustatzeko 85.000 euro bideratuko ditu Udalak aurten, eta udal aurrekontuak jasotzen duen moduan, lau partida ekonomikotan banatzen da kopuru hori:

  • Herriko merkataritzaren sustapena: 10.000 €
  • Oria Merkatarien Elkartearekin lankidetza hitzarmena: 13.000 €
  • Merkataritza Bonoen Kanpaina 2024: 57.000 €
  • Establezimendu berrien irekierarako dirulaguntzak: 5.000 €

Horrela, partida hauen exekuzioa edo erabilera nola egin, Merkataritzan Ados! mahaian eztabaidatu eta adostuko da modu publiko, ireki eta parte hartzailean. Aurreikusten da aurrekontu horrekin Udalak sentsibilizazio kanpainak, bono kanpaina berri bat, dirulaguntzak eta beste hainbat ekimen garatu ahal izango dituela urtean zehar.

Bilkurak bi hilean behin
Merkataritzan Ados! mahai irekia astelehenetan 13:30etan bilduko da eta bi hilean behineko maiztasuna izango du, ohiko bileretan bederen. Eguerdiko ordu berezi hori herriko merkatarien parte hartzea errazteko helburuarekin ezarri da, Oria Merkatarien Elkartearekin adostasunez. Bilkura bakoitza baino lehen, Udalak bilera deialdia argitaratuko du www.villabona.eus webgunean eta sare sozialetan dituen kanal ofizialetan.

Lehen bilkura: apirilaren 15ean, 13:30etan, Udaletxean
Mahai honen lehenengo batzarra datorren apirilaren 15ean izango da, eguerdiko 13:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Harremanetarako kontaktua
Mahai partehartzaile honen arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko, kontsultak edota ekarpenak egiteko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa sortu da.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Merkataritzan Ados! Mahai ireki eta parte-hartzailea jarriko du martxan Udalak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.