25Maiatza2024

006.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak superabitarekin itxi du 2023ko ekitaldia

Udalak superabitarekin itxi du 2023ko ekitaldia

AMASA VILLABONAKO UDALA

Atzo izandako Ogasun batzorde informatzailean Udaleko kontu-hartzailetzak 2023ko aurrekontuaren likidazioaren berri eman zuen eta, besteak beste, Udalak 2023 urteko ekitaldia 862.700,88 euroko superabitarekin amaitu zuela azaldu zuen. Datu horrek Udalaren osasun finantzario ona eta diru-publikoaren kudeaketa arduratsua erakusten ditu.

Aurrekontuaren hazkundea
Egindako aurrekontu-likidazioan agerian geratu da 2023ko aurrekontu orokorra, 7.428.723,45 eurorekin abiatu bazen ere, 10.410.858,49 eurokoa izatera iritsi zela urtean zehar egindako kreditu aldaketak eta jasotako diru sarrera berriak direla medio.

Inbertsioen exekuzio altua
2023an zehar burutu ziren inbertsioei dagokienez, Udalak, guztira, 1.515.987,98 euroko inbertsioak egin zituen herrian, eta honako hauek nabarmentzen dira:

  • Olaederra kiroldegiko teilatuaren birmoldaketa
  • Larreako parke estalia
  • Espaloiak eta eta asfaltatze lanak
  • Kale argiteriaren luminaria berriak
  • Fleming Herri eskolako azpiegiturak hobetzeko obrak
  • Arroako eskolako teilatuan jarritako eguzki panelak

Diruzaintzako gerakinak hazten jarraitzen du
2023ko kontuak itxita, une honetan guztira 3.901.670,96 euroko diruzaintza gerakina du Amasa-Villabonako Udalak. Gerakinean dagoen kopuru ekonomiko aipagarri honen bidez, etorkizunean ez-ohiko inbertsio esanguratsuak zuzenean bere baliabide ekonomikoekin finantzatzeko aukera izango du Udalak, kreditua eskatu edo zorpetu beharrik gabe.

Zor publikoa minimoetan
Udaleko kontu-hartzailetzak Ogasun batzordean emandako datuen arabera, 2023ko abenduaren 31n, 606.867,82 euroko zor publikoa zuen Villabonako Udalak. 2019 urte amaieran 1.349.376,47 eurokoa zela kontuan hartzen badugu, 742.508,65 euroan gutxitu da zor publikoa, hau da, %55,03 jaitsiera izan du.

Laburbilduz, 2023. urteko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoek, kudeaketa eraginkorra eta arduratsua izan dela islatzen dute, eta Udalaren egoera finantzario osasuntsu eta positiboaren adierazle dira. Era berean, baliabide publikoak eraginkortasunez kudeatu izanaren seinale ere badira. Inbertsioak igotzearekin batera, zor publikoa erdira murriztea eta era berean diruzaintzako gerakina nabarmen handitu izana, albiste oso positiboa da Amasa-Villabonako Udalaren finantza egonkortasunerako.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Udalak superabitarekin itxi du 2023ko ekitaldia
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.