25Maiatza2024

008.jpg
Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Inbertsio garrantzitsuak finantzatzeko kreditu aldaketa onartu du Udalbatzak

Inbertsio garrantzitsuak finantzatzeko kreditu aldaketa onartu du Udalbatzak

20240424 KredituAldaketa

Atzo arratsaldeko Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran udal gobernuak proposatutako 1.637.056,28 euroko kreditu aldaketa esanguratsua onartu zen. 2024 urtean zehar Udalak hainbat inbertsio handi gauzatzeko edo gutxienez hasteko helburua du, eta horretarako, ezinbestekoa suertatu da inbertsioetara bideratuko den aurtengo aurrekontuaren finantziazioan gehikuntza hau egitea.

Besteak beste, honako inbertsioak burutzeko erabiliko da aurrekontuari erantsi zaizkion 1.637.056,28 euroak:

  • Udal Liburutegiaren handitzea eta eraberritze integrala (800.000 euro)
  • Txermingo aparkalekua eraberritzeko obra (200.000 euro)
  • Kale garbiketarako makina berria (173.750 euro)
  • Graficas Leitzaolako eraikina eraistea (145.000 euro)
  • Kiroldegiko erreformak (70.000 euro)
  • Kale Berriako obrak (Gipuzkoako Urak) (56.010,72)
  • Argiteria Otelarre, Legarreta, Amasa eta erdialdean (50.000 euro)
  • Kultur etxeko teilatuaren eraberritzea (39.000 euro)
  • Gurea zinemako segurtasun neurriak betetzeko lanak (37.718 euro)
  • Gaztelekuan berogailu sistema berria ezartzea (26.000 euro)
  • Oinezkoen zubiko lurra aldatzea (20.000 euro)
  • Informazio panel digital berria kalean (19.577,56 euro)

Finantziazio hori guztia Udalaren diruzaintza gerakinetik aterako da, eta gerakin hori 3,9 milioi eurokoa da une honetan.

Kreditu aldaketa hau EH Bilduko 8 ordezkarien aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta PSEren 4 abstentzioekin onartu zen.

Zu hemen zaude: Albiste nabarmenak Inbertsio garrantzitsuak finantzatzeko kreditu aldaketa onartu du Udalbatzak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.