Kategoria: Albisteak

- 2023 Abendua 01
1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldarrikapena bere egin du Udalbatzak
Asteazkeneko Osoko Bilkuran Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak pentsiodun guztientzat gutxienez, 1080 euroko diru-sarrerak bermatzea eskatzen duen mozioa onartu zuen Udalbatzak EH Bilduren aldeko 8 botoekin, EAJ-PNVren abtentzioarekin eta PSEren aurkako botoarekin.
Kategoria: Albisteak

- 2023 Abendua 01
Zaintza sistema publiko, duin eta unibertsalaren alde egin du Udalbatzak
Asteazken arratsaldeko osoko bilkuran, Tolosaldeko Mugimendu Feministak eta Amasa-Villabonako EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako mozioak onartu zituen Udalbatzak. Horrekin batera, 2024. urtean herriko zaintza sistemaren analisia egiteko konpromisoa hartu du udalak.
Kategoria: Albisteak

- 2023 Azaroa 28
Udalak argiteria publikoa berritu du Otelarre auzoan
Amasa-Villabonako Udalak beste aurrera urrats bat eman du udalerriko Energia Planaren garapenean, Otelarre auzoan (Otsabi eta Arratzain arteko eremuan) 40 argi-puntu berri ezarriz. Izan ere, auzo honetako argiteria publikoa oso zaharkitua zegoen eta argi puntuak kalitate txarra zuten eraginkortasun energetikoari dagokionez. Alegia, energia kontsumo altua eta argi-kalitate baxua zuten.