Kategoria: Albisteak

- 2021 Martxoa 12
Tolosaldeko Kontsumo Bulegoaren oharra, Kontsumitzaileen eskubideen eguna dela eta
Martxoaren 15an Kotsumitzaileen Eskubideen nazioarteko eguna ospatzen denez, Tolosaldeko Kontsumo bulegoak ohar bat argitaratu nahi izan du. Covid-19aren agerpenaren lehen urteurrena bete den honetan, une egokia da pandemia honek eta hartutako ez-ohiko prebentzio neurriek kontsumitzaileen eskubideengan izan duten eraginaz hitz egiteko.
Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako bulegoak lan handia izan du eta etengabe bere zerbitzua eskaini die gure eskualdeko herritarrei eta ohar honen bidez hainbat informazio partekatu nahi izan ditu herritarrekin. Honakoa da hitzez hitz gaur argitaratutako oharrak dioena:
Kategoria: Albisteak

- 2021 Martxoa 12
Seaska Haur Eskolan haurrak izena emateko egutegia
Haurreskolak partzuergoaren parte den Amasa-Villabonako Seaska haur eskolak, haurrak izena emateko eta onartzeko egutegia argitaratu du. Matrikulaziorako egutegi berri hau martxoaren 23an hasten da da, haur eskolan dauden plaza libreak argitaratuko direnean eta eskaerak egiteko epea apirilean izango da, zehazki apirilaren 12tik 21era.
Amasa-Villabonako udalak haur txikiak dituzten gurasoak animatu nahi ditu, haurrak herriko haur eskolan matrikulatzeko pausua ematera eta gogorarazi nahi du aurten ere matrikulaziorako dirulaguntzak egongo direla.
Kategoria: Albisteak

- 2021 Martxoa 10
Diru bilketa berezia jarri du martxan Tolosaldea Sahararekin elkarteak
Elkartasun bilketa egiteko deia egin du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Urtero biltzen duten material guztia Argelian bertan erosiko dute aurten eta horretako egingo dute diru bilketa.
"Gure urteroko helburua ahalik eta produktu gehiena jasotzea da. Tolosaldeko biztanle bakoitzak kilo bat ematen badu aukera ikaragarria da. Horretarako ikastetxeen, kultur-etxeetan, udaletxeetan.... bilketa txokoak jartzeko laguntza behar izaten dugu", azaldu dute elkarteko kideek.
Aurten, ordea, covid-19a dela eta Espainia eta Argelia arteko mugak itxita daude eta oinarrizkoak diren elikagaiak eta materiala fisikoki bertara eramatea oso zaila da. "Krisia eta beharra handia da eta hori dela eta kanpaina berezi bat jarri nahi izan dugu martxan", esan dute.