Kategoria: Albisteak

- 2023 Apirila 17
Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten elkarteek maiatzaren 2ra daukate udal dirulaguntzak eskatzeko epea
Gizarte Zerbitzuen arloan diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat dirulaguntzak abiarazi ditu Udalak aurten ere. Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta maiatzaren 2a izango da azken eguna, eguerdiko 14:00etan.
Kategoria: Nabarmenak

- 2023 Apirila 14
Uraren kontsumoa %9a jaitsi zen 2022an Amasa-Villabonan
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Gipuzkoako Urak) 2022. urteari dagozkion herriz-herrikako datuak argitaratu ditu eta Amasa-Villabonaren kasuan uraren kontsumoan jaitsiera nabarmenak izan dira.
Datuen azterketa
2022. urtean guztira 280.226 metro kubiko (m3) ur kontsumitu ziren Amasa-Villabonan, eta 2021. urtean kontsumo hori 309.230 m3-koa izan zen. Beraz, ur kontsumo totalari dagokionez, 2022an %9,3ko jaitsiera izan genuen. Gainera, 2022an guztira 3.079 ziren Amasa-Villabonan ur zerbitzuan abonatuak zeudenak, 2021. urtean baino 48 gehiago, eta hala ere kontsumoan jaitsiera esanguratsua lortu zen.
Urteetan atzera eginez gero, salbuespen gutxi batzuk kenduta, 2006. urtetik urtez-urte uraren kontsumoa jaisten joan da gure udalerrian. 2006tik ur kontsumoa %22,5ean murriztu da, datu aipagarria dudarik gabe.
Etxeetan egiten den ur kontsumoari dagokionean, 2022. urtean bataz beste 89 m3 ur kontsumitu ziren etxebizitza bakoitzean eta datu hau 98 m3-koa izan zen aurreko urtean. Beraz, etxeetan ere %9tik gora murriztu da uraren erabilera.
Udalaren balorazio baikorra
Amasa-Villabonako udalak oso positiboki baloratzen du 2022. urtean uraren kontsumoan izandako murrizketa eta azken urteetako bilakaera. Nabermena da herritarren eta enpresen artean ura modu arrazionalago batean erabiltzeko kontzientzia zabaldu dela eta hori oso pozgarria da. Ondorioz, udalak Amasa-Villabonako herritarrak, familiak, establezimenduak eta enpresak zoriondu nahi ditu, uraren erabilera geroz eta arduratsuagoa egiteagatik eta baliabide natural mugatu honen (uraren) kontsumoa murriztea lortzeagatik. Zorionez norabide egokian goaz, eta aurrerantzean joera hau mantentzea izango da erronka.
Kategoria: Albisteak

- 2023 Apirila 04
Otsaila eta martxoan 771 kg hondakin erretiratu dira herriko natur guneetatik
Udalak, Urtzain taldearekin elkarlanean, herriko ibai, erreka eta natur guneak garbitzen jarraitzen du. Hilero astebetez, Amasa-Villabonako eremu naturaletan pilatutako hondakinak jaso, erretiratu eta sailkatzen ditu, ondoren Tolosaldeko Mankomunitateak dituen Garbiguneetara eramateko.