Kategoria: Albisteak

- 2022 Ekaina 23
Herriko balkoi eta atari ederrenak sarituko ditu Udalak
Bi urteko geldialdiaren ondoren, Udaleko Ingurumen sailak Atari Bizi lehiaketa abiarazi du berriro. Lehiaketa honen helburua herritar guztiek etxeko sarrera eta balkoiak era guztietako landareekin apaintzea da: loredun landareak, zuhaixkak, trepaderak eta abar. Aurtengo Santio jaietan ederrenak eta originalenak sarituko dira.
Kategoria: Albisteak

- 2022 Ekaina 22
Ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko UEMAren Bertatik Bertara egitasmoarekin bat egin du Udalak
Amasa-Villabonako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako Bertatik Bertara egitasmoarekin. Euskal Herriko hainbat herritan bideratuko den kanpaina honen bitartez ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira.
Kategoria: Albisteak

- 2022 Ekaina 20
Udako Solstizio gaua, Amasa-Villabonan
Ostegunean, ekainak 23, udako solstizio gaua ospatuko da Amasa-Villabonan. Gaueko 22:00etan Errebote plazan. izango da zita. Lehenik, Jon Iñaki Ormazabal eta Ramón Balerdi eskultoreen "Gizatasunetik jainkotasunera" arte ekintza izango da ikusgai eta ondoren, basoko pertsonaien solstizio antzerkia. Ekimen hau Zunbeltz elkarteak antolatu du, udalaren laguntzarekin.