Kategoria: Nabarmenak

- 2023 Maiatza 29
Udal hauteskundeek Amasa-Villabonan utzitako emaitzak
EH Bildu alderdiak 1.468 boto jaso ditu (% 59,31), EAJ-PNVk 665 (% 26,87), PSE-EE alderdiak 208 (% 8,40) , Elkarrekin Podemosek 62 (% 2,51), eta PPk, aldiz, 22 babes lortu ditu (% 0,89). Azken bi hauek ez dute ordezkaritzarik lortu Villabonako Udalean.
Maiatzaren 28an izandako Udal eta Foru Hauteskundeetan EH Bildu izan da garaile Amasa-Villabonan. Alderdi irabazleak 1.468 boto lortu ditu guztira, hau da, Amasa-Villabonan bozkatu dutenen % 59,31aren babesa jaso du. Horrela, Beatriz Unzue buru duen alderdiak 8 ordezkari izango ditu 2023-2027 legegintzaldian.
EAJ-PNV izan da bigarren indar politiko bozkatuena, 665 boto eskuratuta, hau da, guztizkoaren % 26,87a. Horrela, Eneko Urdangarinen gidaritzarekin batera, EAJ-PNVk beste 3 ordezkari izango ditu Villabonako Udalean, guztira 4 ordezkari.
Amasa-Villabonan hirugarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan da, 208 botorekin, alegia, botoa ematera gerturatutakoen % 8,40aren babesarekin. Talde honek , beraz, Eduardo Vaz izango du ordezkari Udalbatzan.
Elkarrekin Podemos alderdiak 62 boto (%2,51 ) lortu ditu, eta PPk 22 (%0,89), beraz, bi indar politiko hauek ez dute ordezkaririk izango Udalean 2023-2027 legegintzaldian.
2023-2027 legegintzaldian Udalbatza osatuko duten zinegotziak
- Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)
- Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)
- Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)
- Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)
- Arantza Lopez Luloaga (EH Bildu)
- Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)
- Ander Etxeberria Etxeberria (EH Bildu)
- Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)
- Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ-PNV)
- Arantzazu Rojo Gomez (EAJ-PNV)
- Ianko Gamboa Sanz (EAJ-PNV)
- Aitziber San Roman Abete (EAJ-PNV)
- Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)
M28 Udal eta Foru hauteskundeen datu orokorrak
|
|||||||||||||||||
Kategoria: Nabarmenak

- 2023 Maiatza 26
M28ko Udal eta Foru hauteskundeetarako jarraibideak
Igandean, maiatzaren 28an, Udal hauteskundeak eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak izango dira. Hauen bitartez, Amasa-Villabonako Udalbatza osatuko duten zinegotziak eta Gipuzkoako Batzar Nagusia osatuko duten batzarkideak hautatzeko aukera izango da. Gogoan izan Udal hauteskundeetarako bozka-paperak txuri kolorekoak direla eta Batzar Nagusietakoak berriz gorrixkak.
Amasa-Villabonan 18 urtetik gorako 4.413 herritarrek dute bozkatzeko eskubidea.
Goizeko 09:00 zabalduko dira hauteslekuko ateak eta arratsaldeko 20:00ak arte egongo da botoa emateko aukera.
Bozkaleku bakarra: Olaederra kiroldegia
Guztiek Olaederra kiroldegian bozkatu beharko dute, eraikineko lehenengo solairuko Multiekintzak eta Cycling aretoetan. Guztira, 6 mahai egongo dira, eta bakoitzak 2 hautetsontzi izango ditu (lehenengoa Udal hauteskundeetarako, eta bigarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietarako).
Igandean bertan, hainbat udal langile Olaederra kiroldegian egongo dira hauteskundeei buruzko edozein zalantza argitzeko.
Kategoria: Albisteak

- 2023 Maiatza 24
Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia maiatzaren 30ean izango da
Bizipoza jaiaren aurkezpen ekitaldia asteazkenean, hilaren 30ean izango da, 18:30etan, Villabonako Gurea Antzokian. Bertan, ekainaren 17 eta 18ko Bizipoza festan parte hartuko duten elkarteen aurkezpenak egiteaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira.