Kiroldegiko gimnasiorako aire egokitu sistema berria ezarri da

gimnasioa web

Udalak Olaederra kiroldegiko kudeaketaren arduradunekin elkarlanean, inbertsio berri bat gauzatu du kiroldegiko instalakuntzen etengabeko eraberritzean beste urrats bat eginez. Oraingoan, gimnasioko aire egokituaren sistema aldatu eta berria ezarri da. Izan ere, gimnasioan ezarrita zegoen aire egokituak eta klimatizazioak arazoak zituen eta eraberritze bat ezinbestekoa zuen. 

Inbertsio berri honekin, aire egokitu instalakuntza berria ezarrita, eremu horrek klimatizazio egokia izango du, konfort termikoa nabarmen hobetuko delarik. Guztira 14.507,9 euroko inbertsioa egin du udalak.

Udal gobernua kiroldegiko instalakuntzen mantenu eta eraberritzeari erantzuteko konpromisioan berresten da eta helburu horretarako aurrekontu partida bat bideratuko du datozen urteetan ere.