Mantenu lanak egin dira Arratzain futbol zelaian

15420529388 b825b07bf4

Arratzaingo futbol zelaia eraberritu eta belar artifiziala ezarri zenetik, beharrezkoa da urtero berdegunearen mantenua egitea, bere iraupena eta erabilera behar bezalakoa izan dadin. Aurtengoan gainera bizi dugun egoeraren ondorioz ohiko erabilerarik izan ez duenez, belardiaren zoruan dagoen kautxoa gogortu egin da. Ondorioz entrenamenduak eta iharduerak hasi aurretik ezinbesteko mantenu lan hauek egitea erabaki du udalak. Aste honetan egin dira berdegunearen mantenu lan guztiak.

"CM10 Gestión de proyectos deportivos" izeneko euskal enpresa espezializatuak burutu ditu lanak eta guztira 1.802,90 euroko aurrekontuari aurre egin dio udalak.