Udalak eta Behar Zana pilota elkarteak hitzarmena sinatu dute, lehiaketa ofizialetan herriko frontoiak erabili ahal izateko

behar1 tokikom 700x700

Amasa-Villabonako udalak eta Behar Zana pilota elkarteak, Covid-19aren osasun zaintzarako eta Amasako eta Villabonako pilotalekuetan lehiaketak segurtasun baldintza egokietan antolatzeko, hitzarmena sinatu dute aste honetan.

Modu horretan, Behar Zana elkarteko adin eta kategoria ezberdinetako pilotari federatuek, Pilota Federazioak antolatutako lehiaketa ofizialetako partiduak jokatu ahal izango dituzte Amasa-Villabonan bertan.

Honakoak dira hitzarmenak jasotzen dituen elementu nagusiak, laburbilduta:  

KLUBAREN ETA UDALAREN ARTEKO HITZARMENA COVID-19KO OSASUN ZAINTZAKO EGOERAN FRONTOIA LEHIAKETETARAKO ERABILI AHAL IZATEKO

1. KLUBak Bear Zana eta Amasako frontoiak 2020ko irailaren 1etik 2021ko abenduaren 31rako epean erabili ahal izango du lehiaketak antolatzeko.

2. KLUBAk udalarekin erabilera ordutegi zehatzak adostu beharko ditu. 

3. KLUBAk eta udalak konpromisoa hartzen dute jaialdia egiten den unean indarrean dagoen COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoa den prebentzioari buruz Eusko Jaurlaritzak emandako aginduek eskatzen dituzten osasunarloko eta osasunsegurtasuneko prebentzio-neurri guztiak zorrozteko.

4. Zehazki, KLUBAk eta udalak honako puntu hauek betetzeko konpromisoa hartzen dute:

Jendearen edukierari eta antolamenduari dagokienez: