Udalbatzak Saharar herriaren aldeko Adierazpena onartu du

EnG6j mXcAANn8S

Pasa de azaroaren 24an izandako osoko bilkuran, Amasa-Villabonako Udalbatzak Frente Polisarioak Euskadin duen delegazioak eta Sahara-Euskadi Mugimenduak aurkeztutako Adierazpena onartu zuen aldeko 11 boto (EH Bildu eta EAJ-PNV) eta aurkako bakarrarekin (PSE-EE). Adierazpen honen bidez, besteak beste, Udalbatzak elkartasuna adierazten dio Saharar herriaren borrokari eta autodeterminazio erreferenduma  egitea defendatzen du.

PSE-ko ordezkariak Adierazpenaren kontra bozkatu zuen, Udalbatza hau beste herrialdeetako gatazketan ez dela sartu behar eta Frente Polisarioa ez duela babesten argudiatuz. EH Bilduko bozeramaileak gatazka horretan ekidistantzia mantentzea ulertezina dela leporatu zion, "gatazka honetan Maroko potentzia zapaltzaile, kolonizatzaile eta hiltzailea delako eta Sahara berriz zapaldua, kolonizaztua eta eskubide urraketen biktima".

Honako da Udalbatzak onartutako Adierazpen Instituzionala:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
MENDEBALDEKO SAHARAKO SU-ETENAREN AMAIERAREN AURREAN

2020ko azaroaren 13an, Marokoko Indar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean dagoen Marokoko Erresumaren eta Fronte Polisarioaren arteko Su Eten Akordioa.

Marokoko Erresumak Guerguerateko legez kanpoko pasabidera indar militarrak bidali zituen, duela lau astetik eremu horretan manifestazioak egiten ari ziren saharar herritarrak erreprimitzera.

Marokok 2001ean ireki zuen pasabide hori, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz. Nazio Batuen Bake Akordioak (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarrek Marokoko harresi militarrean pasabideak irekitzea debekatzen dute.

Indar marokoarren erasoaldiak eta Fronte Polisarioak saharar populazio zibilaren defentsan emandako erantzun legitimoak harresian zehar hainbat liskar eragin ditu. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Presidenteak, adierazpen baten bitartez amaitutzat eman du Fronte Polisarioak eta Marokoko Erresumak 1991n sinatutako su-eten konpromisoa.

Gertakari horien aurrean Amasa-Villabonako Udalak, Sahara Euskadi Mugimenduarekin eta Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin batera: