Diru ekarpena AEK-ri, Korrikaren galerak konpentsatzeko
- In Albisteak
- Post 2021 Martxoa 22

Pandemiak euskararen aldeko ekitaldirik indartsuenetarikoa 2022ra atzeratu du. KORRIKA ez da aurten herriz herri ibiliko, eta horrek, AEK-ko euskaltegi sarearen finantza iturri garrantzitsuena kololan jarri du. Hori horrela, galera ekonomiko horri aurre egiteko, diru ekarpenak biltzeko kanpaina abiatu du AEK-k Bultza euskaltegiak! Bulatza euskara! lemapean.
Diru ekarpenak, AEK laguntzeko
Covid-19ak AEK-n ere eragina izan du, eta egunerokoarekin aurrera egin ahal izateko banku finantzabide bat eskatu behar izan du euskaltegiak. Beraz, zorretan sartzu behar izan da ohiko funtzionamenduarekin jarraitu ahal izateko. KORRIKArekin bilduko lukeen dirusarrera ez dutenez izango aurtengo urtean, herritarrei euren ekarpen ekonomikoa egitea eskatzen die.
Hemen egin dezakezu zure ekarpena
45 herritan ekitaldiak, martxoaren 28an
KORRIKAren amaiera eguna izango zenean, alegia, martxoaren 28an, hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herri osoko 45 herri desberdinetan. Ekitaldi xumeak izango dira, unean uneko osasun-neurrietara egokituak.