18Apirila2021

006.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak herriko eraikin publikoak eskaini dizkio Osasun Sailari, Covid-19aren txertaketa kanpainarako

Udalak herriko eraikin publikoak eskaini dizkio Osasun Sailari, Covid-19aren txertaketa kanpainarako

Covid-19 txertaketa kanpainari buruzko galderak
Pasa den martxoaren 13an Amasa-Villabonako udalak, gutun bat igorri zuen Eusko Jaurlaritzaro Osasun Sailera, Covid-19aren aurkako txertaketa kanpainarako Amasa-Villabonan dauden eraikin eta espazio publikoak eskaintzeko. Horrela, udalak, bere eskuetan dituen bitarteko guztiak txertaketa kanpaina garrantzitsu honen mesedetara jartzeko prestutasuna adierazi dio Jaurlaritzari.

Jakina denez, oraingoz sektore konkretu batzuetako profesionalak (osasun zerbitzuetakoak, irakasleak, poliziak...) eta adineko pertsonek jaso dituzte Covid-19aren kontrako txertoak, baina txertaketa kanpaina beste herritarrei zabaltzen zaienean, jende askok joan beharko du txertoa jartzera. Pentsatzekoa da ziurrenik Osasun Etxeak txiki geratuko direla txertaketa behar bezala eta segurtasun neurri guztiekin bertan egin ahal izateko eta horregatik udalak beste eraikin batzuk eskuragarri jarri nahi izan ditu.

Besteak beste, Olaederra kiroldegia, Amasa eta Villabonako pilotalekuak eta Gurea antzokia erabiltzeko aukera eskaini dio udalak Osasun Sailari. 

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak herriko eraikin publikoak eskaini dizkio Osasun Sailari, Covid-19aren txertaketa kanpainarako
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.