18Apirila2021

005.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak neurriak hartuko ditu, gero eta hondakin gehiago uzten baitira lurrean botata

Udalak neurriak hartuko ditu, gero eta hondakin gehiago uzten baitira lurrean botata

IMG-20210408-WA0002
Udal garbiketa zerbitzuetako langileek eta Udaltzaingoak azken aldian edukiontzietatik kanpo lurrean uzten diren hondakinen kopurua igo egin dela egiaztatu dute eta Amasa-Villabonako udal gobernu taldeak egoera honekin amaitzeko neurriak hartuko dituela jakinarazi du.

Honakoa da udal gobernuak sare sozialen bidez zabaldu duen mezua: "Horrela daude gaur herriko edukiontzien guneak (hainbat argazkitan hondakinak lurrean botata argertzen dira). Zer gertatzen ari da? Hau onartezina da! Udalak dituen bitarteko guztiak erabiliz, jokabide zikin eta arduragabe hauen kontra joko du zalantzarik egin gabe. Ez dugu beste alde batera begiratuko. Gogorarazten dugu hondakinak edukiontzietatik kanpo lurrean uzteak 90€ eta 450€ arteko isuna dakarrela eta Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo diola gai honi".

Argazkia1  Argazkia2  Argazkia3  Argazkia4 

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak neurriak hartuko ditu, gero eta hondakin gehiago uzten baitira lurrean botata
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.