Erreka garbiketaren lehen astean 2.000 kilo hondakin bildu dira Ubilluts erreka inguruan

Erreka garbiketa1
Urzain Taldeak Amasa-Villabonako Udalarekin hitzartutako kontratuaren arabera, talde honetako langileek hilabetero egin beharreko garbiketaren lehen astea igaro da eta emaitza ikusgarriak lortu dira.

Hilabete honetan Ubegun Industrialdeko Ubillots eta Oria ibai aldera ematen duten ibai eta erreka bazterrak garbitu dira. Esan beharra dago, ingurune natural honetan hondakin kopuru oso handia pilatu dela azken urteetan. Hasierako azterketa baten arabera, bertan lo egiten edo atseden artzera aparkatzen duten kamioilariek eragiten dute zabor kopuru handiena, baina aipagarria da bertan aurkitu den eraikuntza hondakin kopuru handia ere.

Garbitutako eremua
Oria ibaiaren eskuin ertza, Camsa-ko gasolindegitik, Ubilluts errekaraino eta Ubillots errekaren ezkerraldeko ertza, N1-rekin topo egin harteko zatiak.

Inpaktu nagusiak:
Inguruko ibar basoaren eta Oria ibaiaren zein Ubillots errekaren amaierako zatiaren kutsadura maila oso kezkagarria da. Hondakin kopurua oso handia da eta ingurune kutsatua dela esan daiteke.

Ubegun-Ubillots inguruko naturguneen garbiketa kopuruetan

ASTE GUZTIKO BILKETA: 1.936,728 Kg

Bildutako material guztiak, zegokien edukinontzietan sailkatuta, kudeatu ziren Tolosaldeko mankomunidadeak dituen bi Garbiguneetan.

Udala inguru natural hori babesteko neurriak hartzea baloratzen ari da, berriro ere kutsatu ez dadin.