Maiatzean, BiziLabe zientzia-tailer irekiak egingo dituzte Amasa-Villabonako eta Adunako plazetan

Bizilabe web

Maiatzaren 21ean Amasa-Villabonan, eta 22an Adunan egingo dira saioak. Doakoak dira eta izen-ematea maiatzaren 10ean zabalduko da.

Martxoan Tolosaldeko bost herritan egin bezala, BiziLabe zientzia-tailer irekiek eskualdeko beste bi herritako plazak hartuko dituzte.

Gazteak, aisialdi giro batean direla, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika alorretan trebatzeko egitasmoa da BiziLabe.

Eskolaz kanpoko jardura modura, ikasturte osoko eskaintza iraunkorra izan da aurten Tolosan eta Amasa-Villabonan. Tailer irekiek, berriz, bertan egiten dituzten jarduerak gertutik ezagutzeko aukera emango dute.

10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak egingo dira bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak dira, eta esperimentu hainbat egingo dituzte, lagunartean.

Izen-ematea
Saioak doakoak dira, baina osasun-egoera dela eta, neurri guztiak hartze aldera izena ematea beharrezkoa izango da, maiatzaren 17a baino lehen.

Amasa-Villabona. Maiatzak 21, ostirala.
LH 5-6. 17:00-18:00
DBH 1-2: 18:00-19:00
Berdura Plazan. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan
Adina: 10-14 urte.
Izen-ematea: tolosaldeagaratzen.eus

Aduna. Maiatzak 22, larunbata.
LH 5-6. 10:30-11:30
DBH 1-2: 11:45-12:45
Plazan. Euria egingo balu, frontoian.
Adina: 10-14 urte.
Izen-ematea: Liburutegian, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo tolosaldeagaratzen.eus