Gurera lanera etorritakoak omenduko ditu Udalak larunbateko kontzertuarekin

Canciones de aquel otro lado del charco web

Amasa-Villabonako Berdintasun sailak “Canciones de aquel otro lado del charco” izenburua duen kontzertua antolatu du larunbaterako. Musika emanaldi honekin, gure herrira lanera etortzeko itsasoa zeharkatu behar izan duten guztiak omendu nahi ditu.

Kontzertua Gurea antzokian izango da larunbatean, arratsaldeko 18:00ean. Bertan, Fabiana Boer (ahotsa eta bonbo legüero) eta Leandro Yaku (gitarra) musikariek Argentinako folklore garaikide eta tradizionalean zehar ibilbidea eskainiko digute. Aipagarria da Boer eta Yakuren emanaldiaren aurretik, Marijo eta Alex billabonatarrek hainbat abesti eskainiko dituztela.

Udalak amasa-billabonatarrak animatu nahi ditu gure herriak aurrera egin dezan, ahalegin eta dedikazio handiz, lan egin duten herritar hauek merezi duten omenaldia eskaintzera.