Jai Batzordearen bilera uztaileko kultur egitaraua osatzeko

25964 1595581096
Villabonako jai batzordeak bilera berri bat egingo du aurtengo uztaileako kultur egitarau berezia osatzeko. Jakina denez, Covid-19ak sortutako egoera dela medio, aurten ere ezin izango da ohiko Santio jai egitaraua antolatu eta horren ordez (pasa den urtean egin zen bezala) uztailean zehar garatuko den kultur egitarau berezi bat antolatzeko urratsa eman du Jai Batzordeak. Era askotako kultur emanaldiek bere lekua izango dute egitarauan, eta batipat kalean, aire librean, garatuko dira: kale-antzerkia, musika emanaldiak, haurrentzat antolatutako ikuskizunak etab. 

Deialdia: Maiatzak 19 asteazkena, 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. 

Telematikoki ere parte hartu ahal izango da helbide honetan:

https://meet.jit.si/VillabonakoUdala

Pasahitza: villabona2020