Larunbatean Saharar herriaren aldeko martxa antolatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak

tolosaldea martxa
Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatuta, eskualde mailako martxa bat antolatu da larunbaterako. Martxa Villabonako Errebote plazatik abiatuko da 11:00etan eta Tolosako triangulo plazan amaituko da Anoetatik igaro ondoren.

Azken asteetan Marokoko estatuaren kontrolpean dauden zonalde okupatuetan, kolono marrokoarrak bortizki erasotzen ari dira bertan bizi diren biztanle sahararrak. Hainbat elkartek ohartarazi dute hainbat ekintzale sahararren bizia arriskauan dagoela eta egoera oso kezkagarria dela. Honengatik Gobernu Espainiarrari bere erantzunkizuna eskatzeko eta zonalde okupatuetan sahararrek bizi duten egoera gizarteratzeko "Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxa" antolatu da. Martxa hau maiatzaren 20an estatuko toki ezberdinetan hasiko da eta ekainaren 19an Madrilen bukatuko da.

Udalak deialdiarekin bat egiten du eta ekimen solidario honetan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.