Elkartasun sarearen batzarra, ostegunean 19:00ean

Elkartasuna facebookWEB

Pobrezia egoeran edota bazterketa arriskuan dauden herritarrei laguntzeko 2020an sortutako Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak batzar ireki berri bat egingo du ostegun honetan.

Batzar honetan azken hilabeteetan Elkartasun Sareak udaleko Gizarte Zerbitzuen sailarekin elkarlanean egindako lanen berri emango da eta ZU-BI izeneko elkartasun dinamika berriaren proposamena aurkeztuko da. Dinamika solidario honen bidez, zailtasun ekonomikoak dituzten familietako haur eta gaztetxoei aukera berriak eskaini nahi zaizkie herriko jardueretan parte hartzeko eta arrazoi ekonomikoengatik garatu nahiko lituzketen jarduerei (aisialdian, kirolean, kulturan...) uko egin behar ez izateko.  

DEIALDIA: Maiatzak 27 osteguna, 19:00etan Villabonako udaletxeko batzar aretoan.

Udaletik, batzarrean parte hartzeko eta Elkartasun Sarearen lana babesteko deia egiten dugu.