Udalbatzaren Adierazpena Kolonbia eta Palestinako herriei elkartasuna adieraziz

5634b385-a554-426d-99c5-cc7c72211702 alta-libre-aspect-ratio default 0

Astearte honetan izandako Amasa-Villabonako udalbatzan, EH Bildu udal taldeak aurkeztutako adierazpena aho batez onartu zen alderdi politiko guztien babesarekin. Horrela, udalak azken asteetan Kolonbian eta Palestinan izandako giza eskubideen urraketa larriak salatzen ditu eta elkartasuna adierazten die eskubide urraketa larri horiek pairatu dituzten herritar errugabeei.

Alde batetik Kolonbiar gobernuaren errepresio basatia eta poliziaren hilketak eta bestalde, Israelgo estatuak Palestinarren aurka martxan jarritako operazio militarra eta bonbardaketak salatu nahi izan ditu Villabonako udalak.

Honakoa da Amasa-Villabonako udalbatzak aho batez onartutako Erakunde Adierazpena:

PALESTINA ETA KOLONBIAKO HERRIEI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO

ERAKUNDE ADIERAZPENA

 

1. ERREPRESIO BORTITZA KOLONBIAN

Joan den apirilaren 28an, Kolonbiako herria kalera atera zen bizi-baldintza justuak eskatzeko, Ivan Duqueren Gobernuaren zerga-erreformaren aurka eta justizia soziala duen herrialde baketsu baten eskakizunarekin.

Ordutik, mugarik gabeko Geldiadi Nazionalean daude, eta, ordutik, Gobernuaren erantzuna errepresio bortitza izan da protestarako eskubidea legitimoki erabiltzen ari diren pertsonen aurka, bizitza duina eta giza eskubideen errespetua eskatuz.

Sistema demokratiko batean, protesta soziala oinarrizko eskubideetako bat da, eta Estatuak errespetatu eta bermatu behar du.

Herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko aukera emango duen zerga-sistema bidezko eta progresibo baten aldeko gizarte-eskaeren aldarrikapen baketsua bermatu behar da, baita Bake Akordioen garapen erreala eta integrala eskatzen duten eskaerena ere, funtsezkoa baita bake egonkor eta iraunkorrerantz aurrera egiteko.

Hainbat plataformaren arabera, geldialdi edo paro nazionala hasi zenetik, poliziaren indarkeria, eraildako eta zauritutako pertsonak, atxiloketa arbitrarioak eta indarkeria sexual kasu latzak izan dira Indar Publikoaren eskutik. Herrialdeko hirietan etxeko bideoekin grabatutako irudi askok ez dute zalantzarik uzten, eta herritarren aurka su-armak erabiltzen dituen Indar Poliziala erakusten dute, indarkeriazko eta bereizketarik gabeko errepresioan.

Honen aurrean, ezin gara isilik egon. Indar polizialak kolonbiarrak erreprimitzen, jazartzen, zauritzen eta hiltzen ari dira, eta, beraz, gogorarazi behar diogu gobernuari bere erantzukizuna dela Giza Eskubideak babestea eta bermatzea, bizitzarako eta segurtasun pertsonalerako eskubidea barne, bai eta bilera baketsua egiteko askatasunerako eskubidearen erabilera erraztea ere.

Horregatik guztiagatik, Amasa-Villabonako udalbatzak honakoa adierazten du:

2. ISRAELEN ERASOA PALESTINAR HERRIARI

Israelgo auzitegiek Jerusalemgo Sheikh Jarrah auzotik hainbat familia kanporatzeko eta Israelgo estatuko segurtasun indarrek Al-Aqsa meskitaren aurka egindako erasoaren ostean, Palestinako tentsioa gogortu egin zen berriro.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak maiatzaren 11n iragarri zuen Israelek Gazaren aurkako erasoak areagotuko dituela, eta dagoeneko 43 pertsona hil dira eraso horietan, tartean gutxienez 13 adingabe daudelarik. Zisjordanian gutxienez bi gazte hil dira, horietako bat adingabea. Ildo horretan, azken egunotan ehunka bonbardaketa egin ditu Israelek Gazan.

Israelgo armadak 5.000 erreserbista mobilizatu ditu eta iraupen zehaztugabeko erasoaldi baterako prestatzen ari da.

NBEk indarkeria maila horrek Palestinako biztanleengan dituzten ondorio humanitario larriez ohartarazi du.

Horregatik guztiagatik, Amasa-Villabonako udalbatzak honakoa adierazten du: