Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak Villabonako Subijana etxean

Xenpelar dokumentazio zentroa

Ekainaren 4an izango dira, eta aretoan bertan nahiz telematikoki jarraitzeko aukera izango dute aurrez izena eman dutenek.

2020ko txandapasaren ondoren, aurtengo Xenpelar jardunaldietan soinu artxiboei lotutako egitasmo eta esperientziak emango dira ezagutzera. Jardunaldiak goizez izango dira, eta sarrera debaldekoa da. Dena den, parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute www.mintzola.eus webgunean.

Iñigo Ceberio eta Irati Etxezabal Euskadi Irratiko fonotekaren inguruan arituko dira batetik, eta, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztuko dute Euskaltzaindiko Adolfo Arejitak eta Amaia Jauregizarrek, bestetik. Jon Eskisabel Badok Euskal Musikaren Atariaren inguruan arituko da, eta, amaitzeko, sortzaileen eta ikertzaileen esperientziak entzuteko aukera izango dute partehartzaileek, Xabier Erkizia eta Marie Bidart-Hirigoyenen eskutik.

Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatu ditu jardunaldi hauek, Bertsozale Elkartea eta Mintzola Ahozko Lantegia tarteko, eta ALDEE Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak eta Badok Euskal Musikaren Atariak lagundu dute jardunaldien berri zabaltzen.

Egitaraua eta informazio gehiagorako www.mintzola.eus atarira jo dezakezu.