23Ekaina2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa

Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa

Guretzako web

Jatorri kultural ezberdineko emakumeen arteko aisialdi, babes eta elkartasun gune batean parte hartu nahi duten emakumeek, astelehen honetan, ekainaren 7an, “GURETZAKO” topaketan parte hartzeko aukera izango dute. Udaletxeko balioanitzeko gelan izango da, goizeko 10:00etan.

"Guretzako" programa Amasa-Villabonako jatorri ezberdineko emakumeak bildu nahi ditu, ongi etorria eman eta elkar ezagutzeaz gain, elkarren artean harremanak sortu ahal izateko.

Noiz: ekainak 7, astelehena
Ordua: goizeko 10:00etan
Tokia: Udaleko erabilera anitzeko gela
Harremanetarako telefonoa: 646 057 080

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak topaketa honetan parte hartzera animatu nahi ditu jatorri ezberdineko emakumeekin harreman berriak sortzeko interesa duten emakume guztiak.

Zu hemen zaude: Albisteak Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.