23Ekaina2021

003.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Herriko establezimenduetan euskara sustatzeko lanketa Udalak eta Galtzaundik

Herriko establezimenduetan euskara sustatzeko lanketa Udalak eta Galtzaundik

Villabona komertzioa

Aurten ere, Udalak Galtzaundi Euskara Taldearekin elkarlanean herriko establezimenduetan euskara indartzeko egitasmoa jarriko du martxan. Ekainetik aurrera, Galtzaundiko teknikari batek merkataritza eta ostalaritza establezimenduak bisitatuko ditu euskarazko eskaintza eginez eta saltokiak ekimenean parte hartzera animatuz.
Bisita hauetan, euskarazko eskaintzaren berri emateaz gain (kartelak, arlokako hiztegiak, errotulaziorako laguntzak…), aurtengoan, Bertatik bertara egitasmoaz, sare sozialen erabilerari buruzko ikerketaz eta QR bidezko karta digitalez ere arituko zaie.
Bisitak egin, ondorengo materiala banatu eta bukaerako txostena egiteko, Udalak 5.000 euro ordainduko dizkio Galtzaundi Euskara Taldeari.

Zu hemen zaude: Albisteak Herriko establezimenduetan euskara sustatzeko lanketa Udalak eta Galtzaundik
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.