23Ekaina2021

004.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Covid-19aren ondorioz egindako inbertsioak arintzeko dirulaguntza bideratu die herriko 7 establezimenduri

Udalak Covid-19aren ondorioz egindako inbertsioak arintzeko dirulaguntza bideratu die herriko 7 establezimenduri

Kale Nagusia

Amasa-Villabonako Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza estabelzimeduei bideratutako azken dirulaguntza deialdia kaleratu zuen pasa den apirilaren 29an. Dirulaguntza honen bidez, establezimenduak Covid-19aren ondorioz ezarritako neurrietara egokitzeko egin behar izan dituzten gastuak arindu edo konpentsatu dira. 

Guztira 10 establezimenduk egin zuten dirulaguntza eskaera eta horietatik 7k bete dituzte dirulaguntza jaso ahal izateko ezarri ziren baldintzak. Ondorioz, udalak 7 establezimenduri bideratu die dirulaguntza, hauetako 5 ostalaritza sektorekoak dira eta beste 2ak merkataritzakoak.

Dirulaguntza deialdi honen bidez, Udalak 7.497,57 euro banatuko ditu aipatutako 7 establezimenduen artean.

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Covid-19aren ondorioz egindako inbertsioak arintzeko dirulaguntza bideratu die herriko 7 establezimenduri
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.