23Ekaina2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Margoketa lan bereziak Olaederra eta Amasako udal pilotalekuetan

Margoketa lan bereziak Olaederra eta Amasako udal pilotalekuetan

IMG20210609184907WEB

Udalak margoketa lanak egin ditu Amasako udal pilotalekuan eta Olaederra kiroldegiko udal pilotalekuan. Margoketa hauen bidez, pilotaleku hauen izenak eta eraikitze-urteak ikus daitezke ezker paretetan eta horrekin batera Amasa-Villabonako eta Euskal Herriko harmarriak ere ezarri dira, gure herriaren nortasun ikur nagusi gisa. 

Lan hau Tolosako Alustiza margolariak enpresak egin du eta udalak guztira 1.800 euro (+BEZ) ordaindu ditu (Amasako margoketa 975€ eta Olaederrakoa 825€). Hau, udaleko kirol sailak 2020. urterako zuen aurrekontutik soberan geratutakoarekin ordaindu da (Covid-19aren ondorioz 2020an ezin izan baitziren hainbat kirol ekintza garatu). 

Argazkiak:

AMASAKO PILOTALEKUA

OLAEDERRA PILOTALEKUA

Zu hemen zaude: Albisteak Margoketa lan bereziak Olaederra eta Amasako udal pilotalekuetan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.