28Urtarrila2022

006.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak UEMAren “Bertatik bertara” kanpainaren mahaigainekoak banatuko dira ostalaritza establezimenduetan

UEMAren “Bertatik bertara” kanpainaren mahaigainekoak banatuko dira ostalaritza establezimenduetan

Bertatik bertara WEB

Irailaren erdialdera arte izango da "Bertatik bertara" kanpaina, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko. Horretarako hainbat baliabide eskainiko ditu UEMAk, eta, besteak beste, iaz bezala, 300.000 mahai-gaineko inguru banatuko ditu ostalarien artean. Aurten ere, dozenaka udalek eta hainbat garapen agentziak egingo dute bat kanpainarekin.

Merkatariak eta ostalariak sentsibilizatzeko sortutako bideoan, zehazki, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak udaberrian landu duten Arnasa Gara kanpainaren baitako Euskara da gure postalik ederrena bideoa erabili dute.

Izan ere, gure herriak, gure bazterrak eta gure produktuak nabarmentzen dira bisitariak erakartzeko, bertako elikagaiekin eta kulturarekin batera. Askotan, ordea, bertako hizkuntza alde batera uzten dute zerbitzu sektoreko hainbat profesionalek, bisitariei arreta erdaretatik eskainita. Horrek ez duela zentzurik jakinarazten zaie sentsibilizazio saioetan merkatariei eta ostalariei, bisitariek erantzundako galdetegien emaitzak gogoraraziz.

Amasa-Villabonan otorduak ematen dituzten ostalaritza establezimenduetan “Bertatik bertara” kanpainaren berri emango du Udalak, eta, datozen egunotan, Galtzaundi Euskara Taldeko teknikariak egiten ari diren bisiten bidez banatuko ditu mahai-gainekoak.

Zu hemen zaude: Albisteak UEMAren “Bertatik bertara” kanpainaren mahaigainekoak banatuko dira ostalaritza establezimenduetan
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.