Atzerritartasun tramiteei buruzko saio informatiboa

E4KV8W0WYA00uXu.jpgWEB

Amasa-Villabonako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun Sailarekin batera, atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du asteazken honetan 18:00etan Villabonako Subijana etxean.

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da: lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea…Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko Nora Ugarteburuk bideratuko du saioa.

Saio hauek jatorri anitzeko pertsonei zuzenduta daude, baita nazionalei eta atzerritar pertsonekin loturak (familiakoak, lanekoak, etab.) dituzten pertsonei ere.