Uztailaren 5ean amaituko da OHZ zerga (IBI) borondatez ordaintzeko epea

IBI

Udaleko Ogasun sailak gogorarazi nahi du 2021eko Hiri eta Landalur-Ondasunen gaineko zergak (OHZ) borondatez ordaintzeko epea, uztailaren 5ean amaituko dela.
Hori horrela, zerga hauek helbideratuta dituzten zergadunei, borondatezko epearen azken egunean, hau da, uztailaren 5ean, kobratuko zaizkie beraiek esandako kontutik.

Kontuan izan behar da, behin data hau gaindituta ordaintzen duten herritarrek %5eko errekargua izango dutela. Udalak, dena den, aldez aurretik gutun bat helaraziko die herritar hauei.