Euskara ikasleentzako dirulaguntzen eskaera uztailaren 9ra arte
- In Albisteak
- Post 2021 Ekaina 23

Udaleko Euskara sailak euskaltegietan eta barnetegietan euskara ikasten egon diren herritarrentzat, dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.
Eskaera aurkeztu nahi duenak, eskaera inprimakia bete eta bertan zehazten diren agiriekin batera aurkeztu:
- Interesatuaren nortasun agiria.
- Euskaltegiaren ziurtagiria honakoak jasoz:
- Eskatzailearen maila hasieran eta bukaeran.
- Asistentzia ehunekotan.
- Matrikularen zenbatekoa
Eskaerak aurkezteko azken eguna, uztailak 9, ostirala, izango da, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan edo udaletxean bertan aurkeztu daiteke.
Baldintzak betetzen dituztenei A1, A2, B1, B2 arteko mailetan, matrikularen %100a ordainduko zaie, eta C1, C2 maila egin dutenei, %75a.