31Uztaila2021

011.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Lurraldebusek ordutegi berria izango du bihartik aurrera

Lurraldebusek ordutegi berria izango du bihartik aurrera

BUSLurraldebus

Atzo izandako aurkezpenean aurreratu zuten bezala, Lurraldebuseko zerbitzu berria bihartik aurrera jarriko da martxan. Horrela, Amasa-Villabonatik pasako diren autobusetan ordutegi aldaketak izango dira.

ORDUTEGIA: Tolosa-Donostia HERRIZ HERRI

ORDUTEGIA: Tolosa-Donostia ZUZENENAK

Udalak eskatutako hobekuntzak onartu ditu Lurraldebusek
Asteburuetan Donostiara gerturatzen diren herritar kopuru handia ikusirik, Amasa-Villabonako Udalak autobus zerbitzua areagotzea proposatu zuen. Gauzak horrela, eta proposamen horri erantzunez, asteburuetan gure herritik Donostiarako joan-etorriak zuzenean egiteko autobus zerbitzu gehiago eskainiko ditu Lurraldebusek.

Kontzesio berria, mugikortasun jasangarriago baten alde
Hemendik aurrera autobus hibridoek egingo dituzte bidaiak; ibilgailu modernoagoak dira eta mugikortasun jasangarriaren irizpideen arabera diseinatutakoak. Kontzesio berri horrekin 30 autobus hibrido estreinatuko dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 10.000.000 euroko inbertsioa egin du autobus flota berritzeko, eta 2040rako ibilgailu guztiak hibridoak nahi ditu.

Zu hemen zaude: Albisteak Lurraldebusek ordutegi berria izango du bihartik aurrera
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.