Abuztuaren 1etik 12ra itxita egongo da Olaederra kiroldegia

210730Kiroldegia

Urtero bezala, eta arrazoi teknikoak medio, abuztuaren 1etik 12ra Olaederra kiroldegia itxita egongo da. Horrela, egun horietan, kiroldegiaren ohiko funtzionamendu egokirako ezinbestekoak diren mantentze eta konponketa lanak burutuko dira, eraikina desinfektatuko da eta hainbat hobekuntza lan burutuko dira.

Abuztuaren 13tik aurrera, behin lan hauek guztiak amaituta, kiroldegia berriro ere martxan egongo da.