TAK-eko neskak, ETE ligako txapeldun

 

WhatsApp Image 2021-08-22 at 18.30.40 tokikom 700x700
Azken estropada irabazita, matematikoki ligako txapeldunak dira Tolosaldea Arraun Klubeko neskak. Denboraldi bikaina egiten ari dira emakume gazteak eta dagoeneko 10 bandera lortu dituzte. Iaz ere ETE Ligako txapeldun izatea lortu zuten TAKeko emakumeek. Urte luzetan egindako lanak bere fruituak eman ditu, beraz. Horrez gain, irailaren 1ean Kontxako Banderaren sailkapen estropada izango dute, zorterik onena opa diegu.

Amasa-Villabonako Udalak zorionik beroenak eman nahi dizkie Tolosaldeko Arraun Klubeko emakumeei. Zorionak Txapeldunak!