20Urria2021

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalekuetarako begirale edo zuzendari ikastaroa gauzatu duten amasa-billabonatarrek dirulaguntza eskatzeko aukera daukate

Udalekuetarako begirale edo zuzendari ikastaroa gauzatu duten amasa-billabonatarrek dirulaguntza eskatzeko aukera daukate

2020830BegiraleIkastaroaDirulaguntza

Udaleko Gazteria sailak udalekuetarako begirale edo zuzendari ikastaroa egitera bultzatu nahi ditu amasa-billabonatarrak, beraz, dirulaguntza lerro bat abiatu du, aurten ere, ikastaro hauek burutu dituzten gazteak diruz laguntzeko. Horrela, 2021 urtean ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek abenduaren 20ra arte daukate dirulaguntza eskaera egiteko aukera.

Diruz lagunduko diren ikastaroak
Dirulaguntza hauek ondoren zehazten diren ikastaroak burutzeko erabili ahal izango dira:
• Aisialdi eskoletan udalekuetako begirale ikastaroa.
• Aisialdi eskoletan udalekuetako zuzendari ikastaroa.

Onuradun izateko baldintzak

Dirulaguntza eskuratu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:
• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
• 2021ean ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edo 2020/2021 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea.
• Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea.
• Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.
• Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea.

Eskaerak abenduaren 20ra arte
Dirulaguntza eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, eta abenduaren 20a izango da azken eguna. Eskaera orriarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

Eskaera orria

• NAN agiria
• Matrikula zenbat ordaindu duenaren agiria.
• Eskolako ziurtagiria. Bertan honakoa zehaztu beharko da:

  • Ikastaroa amaitu badu, berari dagokion titulua edo ziurtagiria.
  • Oraindik ikastaroa amaitu gabe badu, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan). Ikastaroa amaitzean titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da.

• Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulaguntzen gaineko aitorpena.

Dirulaguntzaren zenbatekoa
Udalak 2021 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak.

Dirulaguntzaren oinarriak

Zu hemen zaude: Albisteak Udalekuetarako begirale edo zuzendari ikastaroa gauzatu duten amasa-billabonatarrek dirulaguntza eskatzeko aukera daukate
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.