Furgobaratzaren bisita bihar, ongarriztaketa tailer eta guzti

Iraila Furgobaratza

Furgobaratzak hilero bisitatzen du Amasa-Villabonako Baratze Parkea. Bisita horietan aholkuak emateaz gain, baratza lantzerakoan sortu daitezkeen zalantzak argitzen ditu, arazoak konpontzen lagundu, eta baratzeko praktika egokiak ere proposatzen ditu. Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoak ere antolatzen ditu, sasoiari lotutako gaiak jorratuz.

Iraileko bisita bihar bertan egingo du, irailaren 2an, eta tailer praktiko bat antolatu du ikasturte berriari hasiera emateko: ongarriztaketa tailerra. Ikastaro honetan baratza ongarriztatzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dira, ondoren uzta on bat jasotzeko.

Ongarrizketa tailerra, bihar, irailaren 2a izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara Amasa-Villabonako Baratze parkean bertan.