23Iraila2021

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Oinarriak aldatuta, Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdi berria abian da

Oinarriak aldatuta, Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdi berria abian da

Kartela-1024x683

Ikerketa eremua zabaldu eta lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek, beste zenbait aldaketekin batera. Oinarriak gaur argitaratu dira, eta azaroaren 1ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Udalerri euskaldunen garapena aztertzea, ikerketa sustatzea eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzea du xede UEMAk sortutako bekak. Deialdi honetan bi lan sarituko dira, bakoitza 6.000 eurorekin. 

Apirilean zabaldu zuen UEMAk Iñaki Arregi ikerketa bekaren bigarren deialdia, eta lanak aurkezteko epea ekainean amaitu zen. Jasotako lanen kopuruak, ordea, hausnarketa eginarazteko beharra utzi zuen agerian, eta oinarrietan aldaketak egitea proposatu zuten epaimahaikideek, deialdia ikertzaile gazteentzat eta unibertsitate ikasleentzat egokiagoa zen garaian egiteko, azterketen ohiko zurrunbilotik aldenduta. Horrela, bekaren ikerketa eremua zabalduta, garaia aldatuta eta lanak aurkezteko epea luzatuta, gaur argitaratu dira oinarri berriak, eta azaroaren 1ean amaituko da eskaerak eta egitasmoen laginak aurkezteko epea.

6.000 euroko bi lan sarituko dira
Bigarren deialdi honetan, 6.000 euroko bi lan sarituko dira, eta epaimahaiak azaroaren 17an jakinaraziko du diruz lagundutako ikerlanak zein izango diren. Egun horretatik aurrera, saridunek 12 hilabeteko epea izango dute laginak garatzeko eta ikerlanak aurkezteko. Beka norbanakoek edota ikerketa egiteko berariaz sortutako lantaldeek jaso ahal izango dute.

Udalerri euskaldunen garapenarekin ez ezik, soziolinguistika edukiak zabaltzearekin eta udalerri euskaldunei buruzko ikerketarekin lotura izango du bekak baina, oinarri berrien arabera, ez da horretara soilik mugatuko.

Zu hemen zaude: Albisteak Oinarriak aldatuta, Iñaki Arregi ikerketa bekaren deialdi berria abian da
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.