Stock azoka asteburuan, Oria merkatari elkarteak antolatuta

20210914StockAzoka

Denboraldiz kanpoko produktuak prezio onenetan eskuratzeko aukera paregabea eskainiko dute ostiral eta larunbat honetan Villabona eta Zizurkilgo merkatariek. Guztira, 18 saltoki izango dira Stock azokaren bigarren edizio honetan parte hartuko dutenak, eta stockean dituzten produktuak kalera aterako dituztenak.

Parte hartuko duten dendak:

Denboraldiz kanpoko azokaren bigarren edizio honetan herriko merkatariek eskaini ditzaketen deskonturik interesgarrienak topatzeaz gain, hain kaltetua izan den tokiko merkataritzari laguntza emateko aukera bikaina izango dute bertaratzen direnek.

Anima zaitez zu ere asteburu honetan Villabona eta Zizurkilera etortzera, ezagutzera, bazkaltzera, erostera, gozatzera!