23Iraila2021

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalaren adierazpena Afganistanen bizi den egoerari buruz

Udalaren adierazpena Afganistanen bizi den egoerari buruz

Afganistan errefuxiatuk

Gaur eguerdian izandako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrean, ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute EAJ-PNV alderdiak Afganistanen bizi den egoeraren inguruan aurkeztutako Erakunde Adierazpena. 

Adierazpen horretan, Amasa-Villabonako udalak hainbat eskaera egiten dizkie Eusko Jaurlaritzari, Europar Batasunari eta Espainiar Gobernuari. Besteak beste, estatuak harrera egiteko dituen plaza libreak Afganistango errefuxiatuentzat erabiltzea, Eusko Jaurlaritzak 2018. urtetik bultzatutako SHARE proposamena Europako agendan txertatzea, babes komunitariorako programak sustatzea, Euskadin bizi diren 45 afganiarrekin harremanetan jarriz familia elkarketak erraztea eta errefuxiatuentzat igarobide seguruak sortzea. 

Onartutako Erakunde Adierazpena

Zu hemen zaude: Albisteak Udalaren adierazpena Afganistanen bizi den egoerari buruz
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.