Idoiaren kontzertua Erreboteko plazan izango da ostiralean

210922Idoia

Eguraldi iragarpenaren arabera, ez du ematen euri arrisku handirik izango denik ostiral arratsaldean. Horregatik, eta Gurea antzokiko aforoa murritzagoa delako eta kalean ere musikariak eta ekipoak babestuta egongo direlako, Villabonako Udalak kontzertua kalean egitea erabaki du.

Hortaz, datorren ostiralean, hilak 24, Idoia Asurmendi eta bere banda entzuteko aukera izango dugu, Villabonako Erreboteko plazan, 19:30ean. Ez da sarrerarik ez gonbidapenik hartu beharko.