Seaska haurreskolan matrikulazio epea zabalik

211001Seaska haur eskola

Herriko Seaska haurreskolan matrikulatzeko epea gaur, urriaren 1ean, ireki da eta urriaren 8ra arte egongo da zabalik. Edozein zalantza argitzeko 943 69 20 29 telefono zenbakira deitu daiteke edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

Udalak herriko haur eskola publikoko matrikulazioak sustatzen jarraitu nahi du aurten ere, eta bertan izena ematen duten haurren kopurua handitu. Horretarako, Haurreskolak Partzuergoan matrikulatutako haurren familiei kuotak ordaintzen laguntzeko 5.000 euroko diru partida bat bideratu du Udaleko Hezkuntza sailetik.

Laguntza honekin Udalak amasa-billabonatar guztiek haur eskola zerbitzua erabiltzeko aukera bermatu nahi du, eta, batez ere, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzua doan erabiltzeko aukera eman.

Dirulaguntzen inguruko informazio gehiago