19Urria2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Amaitu dira Arratzaingo eskoletako jangelaren eraberritze lanak

Amaitu dira Arratzaingo eskoletako jangelaren eraberritze lanak

211005Jangela

Arratzaingo Fleming Herri eskolako eta Erniobea BHIko jangela eraberritu du Udalak. Egunerokotasunaren erabilera dela eta, zaharkituta geratutako espazioa zen jangela eta urte luzez hobekuntzarik egin ez denez, hainbat berrikuntzen beharra zuen dagoeneko.

Eraberritze honetan burutu diren lanak:

Jangela sarrerako egurrezko atea aldatu da: Zuhaizki enpresa arduratu da horretaz eta 1.371,11 euroko kostua izango du.
Leiho berriak jarri dira: Arathermik enpresak gauzatu du lan hau 12.130,92 euroren truke.
Herdoilduta zeuden jangelako berogailu erradiadoreak eta hodiak aldatu dira: Fontanería Robles enpresak egin du horien aldaketa, eta 3.896,20 euro bideratu dira lan hauetara.
Margoketa lanak: lanari amaiera emateko, Sanz Margoak enpresak jangela margotu du. 2.329,25 euroko kostua izan du lan honek.

Eskola publikora zuzendutako 2021eko Udal inbertsio planaren baitan, Udalak 19.727,48 euro bideratu ditu lan hauetara, baina, 13.675,75 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko “Udalaguntza 2020” dirulaguntza lerrora eskaera egin ostean.

Eraberritze honen xehetasun guztiak Udaleko Hirigintza sailaren eta eskoletako zuzendaritzen artean adostutakoak izan dira eta, ikasle eta irakasleak oporretan izan diren bitartean burutu dira.

Zu hemen zaude: Albisteak Amaitu dira Arratzaingo eskoletako jangelaren eraberritze lanak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.