Finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu du Udalak Kutxabank eta Laboral Kutxarekin

211021UEMA

UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabank eta Bankoa ABANCAk, udalerri euskaldunetako 44 alkaterekin batera, finantza alorrean euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute.

Hizkuntza irizpideak adostu dituzte UEMArekin, eta udalerri euskaldunetan dituzten bulegoetan euskara lehenetsiko dute Kutxabankek, Laboral Kutxak eta Bankoa ABANCAk. Amasa-Villabonaren kasuan Kutxabankek eta Laboral Kutxak, Bancoa ABANCAk gure herria ez baitu bulegorik.

Udal horietako alkateak, tartean Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkatea, Bergarako Seminarixoan izan ziren atzo goizean, eta hitzarmena aurkezteko ekitaldia egin zuten.

Ekitaldian guztiei eskerrak eman zizkien UEMAko lehendakaria den Iraitz Lazkanok, ekimen honen garrantzia ulertzeagatik eta hitzarmenarekin bat egiteagatik. “Gaur UEMArekin eta 44 udalerri euskaldunekin hitzarmena sinatzen duten hiru finantza erakunde hauek argi dute kalitatearen funtsezko osagaia dela bezeroak harremanetarako hizkuntza hautatu ahal izatea. Hori bermatzeko neurriak hartu eta berretsi dituzte hitzarmen honetan, eta bulegoak udalerri euskaldunetan dituztela ulertuta eta udalerri euskaldunek euskarari egiten dioten ekarpena aintzat hartuta, bulego horietan euskara lehenesteko konpromisoa ere hartu dute. Beraz, jarrera eredugarria dute, zalantzarik gabe”.

Hitzarmenaren mamia, zazpi puntutan bilduta

Hori guztia bermatu ahal izateko, UEMAk, Laboral Kutxak, Kutxabankek, Bankoak eta 44 udaletako alkateek hainbat kontu hitzartu eta zazpi puntutan bildu dituzte.
Honakoak, zehazki:

1. Elkarren arteko harremanak. Udalen eta finantza entitatearen arteko harremanak, ahoz zein idatziz, euskaraz izango dira. Hori bermatzeko baliabideak jarriko dituzte bi aldeek; finantza entitateen kasuan, udalerrietako bulegoetan ez ezik, baita gainerako ataletan ere.

2. Hizkuntza irizpideak. Finantza entitateak, hitzarmena sinatu duten udalerrietan dauzkan bulegoetan, euskararen presentzia bermatuko du herritarrekiko harremanetan. Helburu hori betetzeko asmoz, besteak beste, honako neurri zehatz hauek ezarriko ditu:

3. Langileak. Irizpide horiek guztiak ezartzeko eta euskararen erabilera sustatzeko, osagai funtsezkoa dira finantza entitateko beharginak. Horiei begira, neurri hauek hartuko dira:

4. Banka elektronikoa. Euskara lehenesteko neurriak hartuko ditu finantza entitateak banka elektronikoarekin lotutako eremuetan, webgunean zein aplikazioetan. Bermatuko du eragiketa guztiak egin daitezkeela euskaraz. Bezeroek gailu elektronikoak euskaraz konfigura ditzaten sustatuko du finantza entitateak, hori bultzatzeko kanpainak eginez, kontuan izanik euskaraz konfiguratzea inportantea dela zerbitzuak euskaraz erabiltzeko.

5. Hedapena. Udalek hitzarmen honen edukiaren berri emango diete herritarrei. Udal langileei ere jakinaraziko diete, finantza entitatearekin harremanak euskaraz izan ditzaten.

6. Jarraipen batzordea eta ebaluazioa. Hitzarmena eraginkorra izan dadin, jarraipen batzorde bat osatuko dute finantza entitateko eta UEMAko ordezkariek. Urtean behin gutxienez bilduko da, eta haren egitekoa izango da ezarritako irizpideen jarraipena egitea.

7. Indarraldia. Hitzarmen honek lau urteko iraunaldia izango du. Nolanahi ere, epea amaitu aurretik, edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute hitzarmena luzatzea, gehienez beste lau urterako, edo hitzarmena azkentzea.

Alde guztiek ohiko komunikazio euskarriak erabiliz herritarrei zein bezeroei hitzarmen honen berri emateaz gain, hiru finantza erakundeen bulegoetako langileei hitzarmenaren arrazoiak eta edukiak ezagutarazteko gida ere prestatu dute elkarlanean, hizkuntza irizpideak bilduta, eta finantza erakundeek gaurtik aurrera helaraziko dizkiete gida horiek langileei, irizpideak argi izan ditzaten.

Informazio gehiago: www.uema.eus