Amasako hilerrira joateko autobusa antolatu du Udalak, azaroaren 1ean
- In Albisteak
- Post 2021 Urria 27

Datorren azaroaren 1ean, Sandu Guztien Egunean, Udalak doako autobus zerbitzua ezarri du hilerrira garraio publikoan joan ahal izateko.
Autobusa Villabonatik Amasara igotzeko, Olaederra kiroldegiko geltokitik abitauko da, eta Amasatik Villabonara jaisteko, aldiz, Amasako plazatik bertatik.
Autobusa, Izaskun konpainikoa izango da (urdin kolorekoa). Hau izan baita Udalak hilerrirako joan etorriak egiteko kontratatu duen enpresa, beste autobus konpainia batzuen eskaintzak aztertu ondoren, Izaskun izan bata baldintzarik egokienak aurkeztu dituena.
Ordutegiak:
VILLABONATIK AMASARA - Olaederra Kiroldegian AMASATIK VILLABONARA - Amasako plazan
09:30 10:00
10:30 11:00
11:30 12:00
12:30 13:00
13:30 14:00