08Abendua2021

001.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Tolosaldeko enpresen 60 kontratazio baino gehiago lagunduko ditu diruz Enpleguneak

Tolosaldeko enpresen 60 kontratazio baino gehiago lagunduko ditu diruz Enpleguneak

211118Enplegunea

Abenduaren 3an izango da Enplegunea, eta ia 400.000 euro banatuko ditu Tolosaldeko enpresen artean, kontratazioak sustatzeko. Lan eskaintzak egin nahi dituzten enpresek azaroaren 23a baino lehen egin beharko dituzte eskaerak.

Bueltan da Enplegunea, Tolosaldeko lan merkatuaren topaketa. Abenduaren 3an ospatuko da, Lehiberri Zentroan.

Enplegu aukera berriak sustatzeko ezinbesteko egitasmoa izan da azken urteotan, egoitza eta lan eremua eskualdean duten enpresei diru-laguntzak ematen baitzaizkie Tolosaldean erroldatuta dauden langabetuak kontratatu ditzaten.

Aurten, Lanbidek ia 400.000 euro bideratu ditu eskualdera, eta orotara 63 kontrataziok jasoko dute diru-laguntza. Kontratazio gastuaren %75 lagunduko da, hilabete bakoitzeko lanpostuko 1.000€-rekin, eta gehienez sei hilabetez. Kontratazioko epealdia, 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa da.

Tolosaldea Garatzenek egunotan abiatuko du prospekzioa enpresetan, lan-aukera berriak detektatzeko. Dena dela, lan-eskaintzaren bat egin nahi duen edozein enpresak izango du bere proposamena egiteko aukera, azaroaren 23ko 15:00ak baino lehen.

Elkarrizketak aurrez aurre

Hori bakarrik ez, eskualdeko enpresen eta lan eskatzaileen arteko topaleku ere bada Enplegunea, enpresa bakoitzak bere lan eskaintzara hobekien egokitzen diren pertsonak aurrez aurre elkarrizketatzeko aukera izango baitu egun horretan.

Azaroaren 23tik aurrera argitaratuko da Enpleguneko lan-eskaintzen zerrenda osoa, eta ordutik aurrera lan bila dabiltzan herritarrek hitzordua eskatzeko aukera izango dute, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz, edo webgunearen bidez izena emanez. Kontratazioa gauzatu ahal izateko Lanbiden alta emanda ere egon beharko dute.

Zu hemen zaude: Albisteak Tolosaldeko enpresen 60 kontratazio baino gehiago lagunduko ditu diruz Enpleguneak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.