08Abendua2021

007.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du herriko haur eta gaztetxoen artean

Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du herriko haur eta gaztetxoen artean

Iragarkia

www.katalogoa.eus web-orriak 8.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu.

Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko udal eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok. Aurtengoa 23. edizioa da. Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta jasotzen dituzten produktuak bi atal nagusitan erakusten dituzte: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua.

Paperezko edizioak 70.000 ale
Egunotan banatuko dira paperezko edizioaren 70.000 aleak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Azkeneko urteotan egin den modu berean, paperean editatzen den katalogoak aurten ere bi azal izango ditu: azal batek sarbidea ematen die 12-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei, eta beste aldeko azalak 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Aurkezpen honi esker produktuen bilaketa nabarmen errazteaz gain, nortasun propioa ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen www.katalogoa.eus web-orrian jasota dauden produktu berri guzti-guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.

Web-orria maiz eguneratzen da, dagoeneko milaka produktu ditu eta bat erosi nahi izanez gero, produktuan klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du
www.katalogoa.eus maiztasunez eguneratzen den web-orria da, argitaratzen diren produktu berriak sartuz, deskatalogatu direnak kenduz eta, finean, www.katalogoa.eus bizi-bizirik dago. Oraingoz 8.000 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien artean. Paperezko edizioak bezala, www.katalogoa.eus web-orriak ere bi atal nagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua bestea. Eta ez hori bakarrik, atal bakoitzak bere direktorioa du eta, hartara, tipologia bakoitzeko produktuen bilaketa nabarmen erraztu eta hobetzen da produktuak tituluaren, argitaletxearen, autorearen, adin-tartearen edota prezioaren arabera bistara daitezkeelako. Azkenean, erabiltzaileak produkturen bat begiz joz gero, argitaletxearen denda birtualera sartzeko manera izango du ‘non eskuratu’ botoian klikatuta.

Nobedadeen segimendua buletin elektronikora harpidetuz
Azken nobedadeen berri izan nahi dutenei, www.katalogoa.eus web-orriak buletin elektronikora harpidetzeko bidea ere ematen die. Hartara, harpidedunek urtearen buruan 10 buletin jasotzen dituzte, argitaratu berri diren produktuen erreferentziekin. Izan ere, horixe baita www.katalogoa.eus-en helburua: merkatuan aurki daitezkeen euskarazko azken nobedadeak ere erabiltzaileen eskura modu erraz batean jartzea.

Zu hemen zaude: Albisteak Udalak Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu du herriko haur eta gaztetxoen artean
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.