28Urtarrila2022

010.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak deia egin du material piroteknikoa arduraz erabiltzeko

Udalak deia egin du material piroteknikoa arduraz erabiltzeko

Material-Pirotécnico

Bide publikoan petardoak edo bengalak jaurtitzea debekatuta dagoela gogoratu du Udaltzaingoak.

Udaltzaingoak elementu piroteknikoak (bengalak, petardoak eta antzekoak) erabiltzeak hiritarrengan ekar dezakeen arriskuaz eta trabaz ohartarazi du urte zaharraren atarian. 

Gogorarazi behar dugu material hori eremu publikoan erabiltzea erabat debekatuta dagoela eta beti ere modu arduratsuan, segurtasun neurri egokiak hartu behar direla erabiliz gero.

Baimendutako saltokietan erosi behar dira

Gainera, oso garrantzitsua da horrelako tresnak erosten badira, araudia betetzen duten baimendutako establezimenduetan egitea. Izan ere, hauek saltzeko baimen berezia duten dendek baldintzak bete behar dituzte:

  • Produktuak katalogatuta egon behar dira,
  • Lehergailu bakoitzak erabiltzeko gutxieneko adina du eta CE ikurra izan behar dute.
  • Debekatuta dago lehergailu piroteknikoak kalean saltzea.

Erabilera egokirako gomendioak

Udaltzaingoak segidako gomendioak egin ditu:

  • Ez gorde lehergailurik poltsikoetan.
  • Ez manipulatu lehergailuen osagarririk eta ez atera lehergailuen osagarririk
  • Ez bota petardorik pertsona edo animalien kontra
  • Ez bota eskuekin. Artikulua lurrean jarri beti eta metxa albotik piztu. Horrenbestez, jaurtitzaileak petardotik urruntzeko denbora izango du
  • Adi egon inguruan su hartu dezaketen lehergailurik edo likidorik egon ez dadin
  • Ez jarri petardorik adreiluetan edo botilatan. Lehertzen direnean metraila sortu dezakete
  • Artikuluak saltokietan eta baimendutako profesionalei erosi
  • Petardo edo bengala bat ez bada ondo pizten ez ukitu ordu erdi pasatu arte
  • Ez bota petardo edo bengalarik etxeetako atarietan edo balkoietara, suteak izateko arrisku handia sortzen dute eta.
Zu hemen zaude: Albisteak Udalak deia egin du material piroteknikoa arduraz erabiltzeko
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.