Argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu du Udalak

el-precio-de-la-luz-baja-manana-pero-sera-el-domingo-mas-caro-de-la-historia

Udaleko Ingurumen sailak argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu du Goiener Kooperatibarekin elkarlanean. Tailerra urtarrilaren 12an izango da, arratsaldeko 15:00etan, Villabonako Subijana etxeko behe solairuko aretoan.

Bertaratutakoek faktura ulertzen ikasteaz gain, argindar gastua murrizteko hainbat aholku ere jasoko dituzte Goiener Kooperatibako ordezkarien eskutik.

Parte hartzeko interesa dutenek ez dute aurretik izena eman beharko, nahikoa izango da Villabonako Subijana etxera gerturatzearekin.

KARTELA