05Urria2022

011.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak Gaur irekiko da Salbadora jubilatu etxeko taberna

Gaur irekiko da Salbadora jubilatu etxeko taberna

20220302Salbadora

Salbadora jubilatu etxeko tabernak ateak zabalduko ditu berriro, gaur, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango den irekiera ekitaldian.

Udalak lehiaketara atera ondoren, Eddy Zelayak ustiatuko du zerbitzua asteartetik igandera, 09:00 – 23:00 ordutegian. Astelehenetan taberna itxita egongo da.

Eguneko menua, plater konbinatuak, ogitartekoak , pintxoak… eskainiko dituzte eta erretirodunek prezio berezia izango dute. Dena den, adin tarte guztietako bezeroak erakartzeko asmoz jarri dute martxan taberna. Kanpoaldean terraza bat ere egokitu dute, zerbitzua bertan ere eskaini ahal izateko.

Zu hemen zaude: Albisteak Gaur irekiko da Salbadora jubilatu etxeko taberna
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.